XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baldin eta barau gorrian kontatzen bazitzaizkion, besteren ametsen adierazle zorrotza zelako fama eta aipu ongi merezia zuen, hala ere ez zuen hauteman inolako augurio beltzik semearen amets bi horietan, ez hil aurreko goiz haietan, arbolak beti ametsetan, kontatu zizkion besteetan.

Santiago Nasar-ek berak ez zion igarri presagioari.

Lo gutxi eta arina eginik zen, arropak bere horretantxe erantzi gabe, eta buruko minez eta ahosapaian kobrezko estriboaren sedimentu lirdinga zuela esnatu zen, eta gauerdia jo eta gero arte luzatu zen ezteiondoko parrandaren hondamendi natural bezala interpretau zituen.

Etxetik 6,05 orenetan irten eta handik ordubetera zerri baten antzera zehatu zutenera arte berorrekin topo egin zuen jende askok zioen erdilo bezala zela, hala ere umore onez, eta guzti-guztiei komentatu zien noraezean bezala oso egun ederra egiten zuela.

Inork ez zekien seguro eguraldiaz ala beste zerbaitez ari zen.

Askori gauza bera gogoratzen zitzaion, alegia, goiz distiranta izan zela platano sailetatik barrena heldu zen itsasaizea eta guzti, (...).